Prestakuntza Historikoa
2018ko FORMAZIO PLANAK
UDALEN KUDEAKETAREN BERRIKUNTZA ETA HOBEKUNTZA
10 urtetik gorako ibilbidearen ostean, EUDELek eta IVAPek erabaki dute "Tokiko Zuzendaritza Publikoa" prestakuntza-programa birbideratzea, aurtengo 2017ko edizioari begira.
Helburua: Euskadiko toki-gobernuei eraldatze-, berritze- eta aldatze-kultura bat sorraraztea, duten tamaina gorabehera.
Horretarako, Programak arreta jartzen du 2015-2019 agintaldiko Tokiko Agenda Politikoaren puntu nabarmenenetan, zeharkako ikuspegi batetik (antolaketa-berrikuntza, aurrekontu-plangintza, etika publikoa, gardentasuna, partaidetza…).
Xede-taldea: Udaletako talde tekniko-politikoak. Zuzendaritzako pertsonalak edo teknikari-taldeek eta pertsonal politikoak osatzen duten taldeak.
Izen-ematea irailaren 8a baino lehen: asistentzia konbinatua (politiko-zuzendaritzako-teknikoa) planteatzen duten udalen izen-ematea baino ez da onartuko. Erakunde bakoitzetik 4 lagun gehienez.
- Liburuxka
- Eskabide orria
- PRAKTIKA ONAK - UDALETAN EGINDAKO PROIEKTUAK:
- GARDENTASUNA
- ANTOLAKETA-BERRIKUNTZA
- MUNGIAKO UDALA (PDF, 1 MB)
- ERANDIOKO UDALA (PDF, 4 MB)
- ARRIGORRIAGAKO UDALA:
- BILBOKO UDALA (PDF, 749 KB)
- PERTSONEN KUDEAKETA ETA ANTOLAKETA
- PARTAIDETZA
Tokiko Zuzenbidearen Euskal Mintegia
11. edizioa 2017ko MARTXOTIK AZARORA
EAEko toki erakundeetan arlo juridikoan lan egiten dutenei zuzenduriko Tokiko Zuzenbideari buruzko Euskal Mintegia bere 11. ediziora heldu da.
Gaiak: prozedura elektronikoa eta administrazio elektronikoa, kontratazioa, ordenantzak eta erregelamenduak zehaztea, Udal Erregelamendu Organikoa eta tokiko zergak.
EUDEL-IVAP-Aldundien Zeharkako Plana
Euskal toki- erakundeeko teknikari, administrari eta idazkaritza, kontuhartzailetza eta zuzendaritzako langileentzat.
Planean 179 ikastaro daude; horietatik 91 aurrez aurrekoak dira; 88, berriz, lineakoak.
Ikastaroak gaika antolatu dira: oinarrizko gaiak (erregimen juridikoa, kontratazioa…); giza baliabideak; gizarte zerbitzuak; hirigintza; ingurumena eta etxebizitza; berrikuntza; biztanleria; berdintasuna, etab.
2017an prestakuntza planak (ETEL) Euskadiko Toki Erakundeen Legearen ardatzik nagusienak izango ditu kontuan: esparru orokorra, zerbitzu-zorroak, gaitasunak, antolakuntza, gardentasuna eta parte-hartzea.
Gainera, urte honetan hizkuntza-prestakuntza indartu egin da, 74 ikastaro presentzialen eta 52 ikastaro on line eskaintza berriarekin, eta horietatik guztietatik 53 ikastaro euskarazko eta 25 ikastaro ingelesezko komunikazio-gaitasunak hobetzeko dira.
Lekuak: Bilbon, Donostian, Vitoria-Gasteizen eta Tolosaldean.
Izen-emateko: Matrikula egiteko, eskabidea bidali behar zaio Udaleko prestakuntza koordinatzaileari, eta horrek honako helbide honera bidaliko du: prestakuntza@ivap.eus
Hizkuntza prestakuntza arloko eskaera denean, berriz, ikasivap@ivap.eus helbidera bidali behar da.
UDALEN KUDEAKETAREN BERRIKUNTZA ETA HOBEKUNTZA
10 urtetik gorako ibilbidearen ostean, EUDELek eta IVAPek erabaki dute "Tokiko Zuzendaritza Publikoa" prestakuntza-programa birbideratzea, aurtengo 2016ko edizioari begira.
Helburua: Euskadiko toki-gobernuei eraldatze-, berritze- eta aldatze-kultura bat sorraraztea, duten tamaina gorabehera.
Horretarako, Programak arreta jartzen du 2015-2019 agintaldiko Tokiko Agenda Politikoaren puntu nabarmenenetan, zeharkako ikuspegi batetik (antolaketa-berrikuntza, aurrekontu-plangintza, etika publikoa, gardentasuna, partaidetza…).
Xede-taldea: Udaletako talde tekniko-politikoak. Zuzendaritzako pertsonalak edo teknikari-taldeek eta pertsonal politikoak osatzen duten taldeak.
Izen-ematea urriak 14a baino lehen: asistentzia konbinatua (politiko-zuzendaritzako-teknikoa) planteatzen duten udalen izen-ematea baino ez da onartuko. Erakunde bakoitzetik 4 lagun gehienez.
Herritarren Harretarako Zerbitzu integrala
UDAL-GOBERNUA: 2015-2019. Euskadiko tokiko politika garatzeko tresnak eta ardatzak
Prestakuntzako programa honen bidez gaitasun eta tresna jakin batzuk eskaini nahi zaizkie Euskadiko Udaletako hautetsiei, gobernu-eginkizunak garatzeko orduan lagungarri gerta dakizkien.
2017ko PRESTAKUNTZAPLANAK
Tokiko Zuzenbidearen Euskal Mintegia
2017ko otsailetik martxora
Idazkaritza eta aholkularitza juridikoko karguentzat. Honakoak ditu: hitzaldiak, praktika onak eta arauen, jurisprudentziaren, agirien eta bibliografiaren arloko nobedadeak.
EUDEL-IVAP-Aldundien Zeharkako Plana
2016ko urtarriletik azarora
Administrazio publikoko langile guztientzat. Etengabeko prestakuntza eta hobekuntza. Ikastaro teorikoak eta proiektuak abian jartzeko laguntza-tailerrak.
Planean 179 ikastaro eta tailer daude; horietatik 91 aurrez aurrekoak dira; eta, 88, berriz, lineakoak. Pertsonak dira, dudarik gabe, administrazioaren antolakuntzarako euskarri nagusia, eta ekimen honen bitartez, administrazioko langileen ezagutzak eta trebetasunak hobetu nahi dira beraien profil profesionala eguneratzeko.
Gainera, 2016an hizkuntza-prestakuntza indartu egin da, 24 ikastaro on line eta 59 presentzialen eskaintza berriarekin, eta horietatik guztietatik 53 ikastaro euskarazko komunikazio-gaitasunak obetzeko dira
Lekua: Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Tolosaldean.
Izen emateko: Matrikula egiteko, eskabidea bidali behar zaio Udaleko prestakuntza koordinatzaileari, eta horrek honako helbide honera bidaliko du: prestakuntza@ivap.eus Hizkuntza prestakuntza arloko eskaera denean, berriz, ikasivap@ivap.eus helbidera bidali behar da.
Tokiko zuzendaritza publikoa
Tokia: EUDEL BILBAO. Datak: del 206/11/4tik2017/02/24ra. Ebaluazioa: 2017/03/3
2016ko FORMAZIO PLANAK
Tokiko Zuzenbidearen Euskal Mintegia
2016ko otsailetik martxora

2015eko PRESTAKUNTZA PLANAK
Tokiko Kudeaketa Publikoa
Tokiko Zuzenbidearen Euskal Mintegia
EUDEL-IVAP-Aldundien Zeharkako Plana
Herritarren Harretarako Zerbitzu integrala
Prestakuntza eta akonpainamendua IZAPIDEEN ESKULIBURUA egiteko
2021eko Prestakuntza planak
2021eko Formakuntza Plana
Tokiko Zuzendaritza Publikoaren programa
Urria 2021-Martxoa 2022
Lekua: EUDELeko Areto Nagusian (Ercilla 13, Bilbo)
“Euskadiko udalak 2030: garapen jasangarria, leheneratzea eta eraldatzea” izeneko aurtengo programaren xedea da tokiko erakundeek aurrean dituzten erronka berriei ekitea, pandemia osteko errealitatera egokitzeari dagokionez. Saio gehienak Agenda 2030 eta Garapen Jasangarrirako 17 Helburuak (GJH) zer diren ezagutu eta lantzeko izango dira, jarduera praktikoak eginez, bai eta horiek, zer inplikazio eta aukera dituzten ezagutzeko ere. Halaber, Europako funtsen kontratazio eta kudeaketa publikorako mekanismoak ere gai nagusi izango dira, leheneratzeko eta eraldatzeko finantza-tresna baitira. Hiru bloke nagusi egongo dira: Agenda 2030; Leheneratze-programa eta Europako funtsen kudeaketa; eta Eraldaketa-neurriak, horien artean daude berrikuntza digitala eta antolamendukoa edo herritarren parte-hartzea.
Saioen formatua
Osasun-protokolo guztiak betez, eta, betiere, egoerak uzten badu, edizio honetan ikastaroak aurrez aurrekoak izango dira berriz ere, EUDELen Bilboko egoitzan. Guztira, 10 saio eskainiko dira, bakoitza bost ordukoa.
Tokiko Zuzenbidearen Euskal Mintegia (Birtuala)
EUDELen eta IVAPen Tokiko Zuzenbidearen Euskal Mintegia 15. edizioa izango du aurtengoa. Gaiak:
Telelana, Modernizazioa eta Europako funtsei buruzko Errege Lege Dekretua, Hautaketa-prozesu digitalak, Hiri Agenda eta 2030 Agenda, Digitalizazioa eta adimen artifiziala.
2021eko PROGRAMA: izena-emateko (LIBURUXKA jeitsi)
Bost saio: martxoak 26, apirilak 23, maiatzak 28, urriak 1 eta azaroak 5
Ordutegia: 09:30-13:30
2021eko. Zeharkako Prestakuntza Plana
EUDEL-IVAP-Foru Aldundiak
Urtarriletik abendura garatuko dute 2021eko Zeharkako Prestakuntza Plana, euskal toki- erakundeeko teknikari, administrari eta idazkaritza, kontuhartzailetza eta zuzendaritzako langileentzat.
2020ko planean aurrez aurreko, lineako eta jardun biko ikastarioak daude.
Ikastaroen lekua: Bilbon, Donostian eta Gasteizen.
Ikastaroak gaika antolatu dira: Administrazioko oinarrizko gaiak (erregimen juridikoa, kontratazioa…); hirigintza; ingurumena; gizarte zerbitzuak; enplegua; ekonomia eta ogasuna; biztanleria; berdintasuna; modernizazioa; administrazio elektronikoa; berrikuntza; datuak babesa; gobernu ona eta gardentasuna; antolakuntza; lidergoa; giza baliabideak eta zerbitzuaren kalitatea; hizkuntza prestakuntza; etab.
Ikastaro bakoitzari buruzko informazioa bilatzailean
Izen-emateak, Hurrengo web orrian (IVAP) dagoen “Solaskidegune” deituriko aplikaziotik egingo dira: