Eudel

Euskadiko Udalen Elkartea (EUDEL) 1982an eratu zen udalen autonomia defendatzeko eta bestelako erakundeen aurrean toki bakoitzeko interesak ordezkatzeko. Bere Estatutuetan, honakoak daude jasota Elkartearen xede gisa:

  • Udal autonomia bultzatu eta defendatzea.
  • Erakunde politiko-administratiboetan elkarteratutako kideen interes orokorrak defendatzea eta ordezkatzea.
  • Euskadiko Udalen kohesiorako koordinatzea eta dinamizatzea, esperientziak trukatzeko, modernizazioa ahalbidetuko duten praktika onak hedatzeko eta euren eragina sendotzeko.
  • Udal erakundeetan europar espiritua indartzea, Europako eta nazioarteko erakundeetan udalen partaidetza eta ordezkaritza bultzatuz.

Hiru hamarkadatik gorako ibilbidearekin, EUDEL Euskadiko udalgintzaren erreferentzia da, eta elkarrizketan aritzen da gainerako Instituzioekin, politika publikoak koordinatzeko eta adosteko asmoz. EUDELen antolamendua “sareko lanean” dago oinarrituta, eta bere jarduera toki mailako egiturak dituen esparru autonomikoko sare baten barruan dago sartuta.

Europako esparruan, EUDELek Euskadiko tokiko boterea ordezkatzen du Europako Udalerri eta Eskualdeen Kontseiluan (CMRE-CCRE) eta Europako Kontseiluko Toki eta Eskualde Botereen Biltzarrean (CPLRE).

2019-2023 ALDIRAKO BATZORDE ERAGILEA

Elkarteburua

Gorka Urtaran Agirre

Vitoria-Gasteizko alkatea

Elkarteburuordea

Jose Antonio Santano Clavero

Irungo alkatea

Elkarteburuordea

Nagore Alkorta Elorza

Azpeitiko alkatea

Bokalak

Ángela Eguia linero

Gordexolako alkatea

Txomin Sagarzazu Ancisar

Hondarribiko alkatea

Ager Izagirre Loroño

Mungiako alkatea

Aitziber Oliban Gutierrez

Erandioko alkatea

Txelo Auzmendi Jiménez

Asparrengo alkatea

Ane Beitia Arriola

Elgoibarko alkatea

Mikel Torres Lorenzo

Portugaleteko alkatea

Saioa Elejabarrieta Amorrortu

Lemoako alkatea

Iñigo Gaztelu Bilbao

Larrabetzuko alkatea

Miren Koldobike Olabide Huelga

Legazpiko alkatea

Xabier Lertxundi Asteasuinzarra

Hernaniko alkatea

Ander Añibarro Maestre

Laudiko alkatea