Eudel

FormaciĆ³n

Informazio-saioa: Euskadiko portuei eta itsas garraioari buruzko legearen aurreproiektua

Data 15.10.2014

Saioa doakoa izango da, eta, gehienez ere, 90 minutu iraungo du. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saila arduratuko da ekimenaz. Portua eta kirol edo aisialdirako instalazioak dituzten udalerrietako kargu politikoei eta teknikariei egongo da zuzenduta.

Bertan, modu berezian nabarmenduko dira testuan jasota dauden eta udalekin erlazionatuta dauden arloak, hala nola, portuetako plangintza eta hirigintza antolamendua, portuetako espazioen eta erabileren mugaketa, portuen erregimen juridikoa, eta lizentzia eta tasen inguruko gaiak. 

Izena emateko epea urriaren 14an (asteartea) amaituko da, 12:00etan. EUDELen webgunearen bitartez eman behar da izena.

Testua irakurtzeko:

http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-orokorra/es/contenidos/plan_programa_proyecto/xleg_pyley_29/es_pyley_29/pyley_29.html

  • Lekua: Zabalgune plaza 5, Bilbo
  • Izena emateko muga-eguna: 14.10.2014
  • Antolatzailea: EUDEL
  • Hasiera: 15.10.2014
  • Bukaera: 15.10.2014

Fitxategiak